top of page

Orainaldiko eraikin esanguratsuenak:

SAKATU IRUDIETAN!

Gaur egungo Bilbo

 

1300. urteko ekainaren 15ean fundatu zen hiriak (ofizialki hiribildua da, Bizkaiko probintziako burua) aldaketak izan ditu azkeen urteetan zehar. Eraikin berriak sortu dira eta garai bateko industria desagertu da. Zer dela eta jazo da eraberritze hau?

 

1975ak du erantzuna. Estatuko diktadorea hil aurreko urteetan indarrean zegoen sektorea, bigarren sektorea eta industriarena, garatzen prozesu batean zegoen murgilduta. Emaitza ekonomikoak onak ziren eta ez zen aurreikusten hazkuntza ekonomikoaren gelditzea. 1975ean, bukatu zen garapen industrialaren ibilbidea eta berrindustrializazioa gertatu zen, hau da, industriaren sektoreari beste ikuspuntu bat ematea. Lehenengo aldiz, energia kostuei aurre egiteko produktibitatea handitu behar zen, baina produktibitatea gehitzeko teknologia berrien beharra zegoen, lana arintzeko eta errazteko.

 

Estatu mailako egoerak Bilbon ere izan zuen eragina eta Francisco Franco hil ostean autonomia erkidegoak saiatu ziren atzeratzen krisialdi industriala. Hala eta guztiz ere, eraginak nabariak izan ziren Bilbora heltzen ziren petroleo eta bestelako erregaien menpekotasun handia zegoelako. Inflexio puntu honetan kokatuta, Bilbo hirian hausnarketa unea martxan jarri zen. Industriak eragin ekonomiko handia zeukan, berorren sustatzailea zen eta, baina ingurugiroari transmititutako kalteak saihestu nahi ziren. Hori dela kausa abiatu zen Bilbo berri baten proiektua, hirugarren sektorean oinarritutakoa. Egitasmoaren ideia nabarmenduta gelditu zen 1983. urtean euriteek sortutako gaitzengaitik. Bizkaia eta bereziki Bilbo suntsituta gelditu zen bai ekonomikoki galerak egon zirelako eta baita sozialki ere, Aste Nagusia bertan behera gelditu zelako zenbait heriotzek 1983ko data belztu zutela. Hiriburua berrindartzeko beharra zegoen.

 

Trantsizio garaitik Bilbo zerbitzuen giroko hiri ezaguna bihurtu da. Euskal Herria iparraldean eta itsasaldean finkatzen denez nazioarteko mugimendua, lurrez zein airez zein itsaso bitartez (hiriburu zentralek ez dutena, adibidez) eta komunikazioa zuzenagoa da. Hiritik edo metropolitik mugitzea ere zerbitzun berrien bila aurki daiteke. Hirigintza eta eraikuntzaren partetik inguru berdeak errespetatzea erabaki da, aisialdia eta natura bultzatzeko eta eraikin industrialak argazkietan besterik ez dira gelditu teknologia, osasun eta elektrizitate enpresek sormen berriagoak lantzeko.

 

Azkenik, esan beharra dago Bizkaiako hiriburuak oinarri funtsezko kultura jo duela. Bilbon zehar museo ospetsuak, eleiza eta eraikin historikoak, liburutegiak eta bestelakoak daude finkatuta norbanakoak aukera ezberdinak izan ditzan. Hori izan da Bilboren erronka, ibilbide berri bat diseinatzea, zeinetan denbora bertako eta kanpoko jendea asetzeko eratuta dagoen. 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page