top of page

Euskalduna Jauregia

 

Euskalduna Jauregia euskeraz eta Palacio Euskalduna gazteleraz 1999an

sortu zen eraikin kulturala da. Bi arkitektok burutu zuten lana, Federico

Soriano eta Dolores Palaciosek eta urte horretako otsailaren 19an gertatu

zen Euskaldunaren estreinaldia gizarte bilbotarraren aurrean. Izena aurre-

tik 85 urtez (1900-1985) egon zen Euskalduna ontziola enpresari doakio

lotuta eta gaur egun mantentzen da Euskalduna Jauregiaren inguruan

itsasontzien dikeen kaseta bat erreferentzia historiko bezala.

 

Jauregia ontziola enpresaren kokalekuan izan zen sortua eta musika,

antzerki eta abarren gertalekua da. Jendartarentzat ezaguna den Bilboko

Orkestra Sinfonikoaren sede da Euskalduna eta enpresa munduko batza-

rrak eta hiltzaldiak Jauregian izaten dira ohiko. Eraikinean 2164 pertsona

sartzen direla kalkulatu bada ere, Euskalduna areto ezberdinak ditu.

 

Areto Nagusia bada musikalak, zarzuelak, opera eta testuinguru bereko ekitaldi handiak jasotzeko eszenatokia publiko kopuru handiena edukitzeko prest dagoelako eta aretoak ingurutik bozgorailuak dituelako, aurkezten den lanetik dena transmititzeko. Areto Nagusiko sarrera orokorra da eta Jauregiaren aurrealdetik ditu eginda ateak pertsonek sarleku ezberdinak edukitzeko. Areto Berriak, (berdea den gela bakarrak) eta bestelako barrutiek kafetegiko sarrera daukate, atea bakarra izanik eta aulki kopurua murriztuagoa.

Euskalduna Jauregiak, bitxikeriatzat hartuta, Etxanobe Jatetxea du hirugarren solairuan. Fernando Canales sukaldari euskotarrak burutzen du. Bertara heltzeko Abandoibarrako ibilbidea, Metroa eta Tranvía daude.

 

Esan bezala, Euskalduna Jauregia da Bilboko ekitaldi eta estreinaldi nagusiak hartzen dituen kokalekua Arriaga eta Campos Eliseos antzokiekin batera. 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page