top of page

Lantegi ohiak

 

Sarreran azaldu den bezala, Bilbo hiri industriala izan da betidanik. Hiriko aberastasun guztia bertan zeuden fabrika nagusietatik zetorren, enpresari ahaldunak eta dimentsio handiko lantegiak zirela eta. Gainera, hiriaren erdialdean zeuden kokatuta, azken mendean inguruko herrialdeetara eraman zituzten arte, Bilbo dotoretzearren eta industriatik baino, turismotik bizitzeko ideiarekin.

Hauek izan dira Bilboko historian lantegi esanguratsuenak:

 

  • ECHEVARRÍA

 

1920. urtean eratu zuen Sozietate Anonimo hau Federico Echevarría Rotaeche-k, baina Sozietate Anonimo izan aurretik urte askotan zehar existitu zen enpresa familiar moduan, Federico Echevarriak bere aita eta anaia txikiarekin sortu zuena. Ijezketa tailer xume bat bezala hasi zena, garrantzi handiko siderurgia lantegi bat izaten amaitu zuen.

 

Begoña auzoan egon da kokatuta denboraren parte gehiena. 1963an, espazio falta zela eta, lekuz aldatzea erabaki zen, eta helbide aukeratua Basauriko San Miguel izan zen. Gaur egun, fabrikak Begoñan utzi zuen tokia parke bat da, eta lantegiko tximinia bat utzi dute honen oroimenean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  •  EUSKALDUNA ONTZIOLA

 

Bilboko hirian zegoen beste lantegi nagusia izan da. Ramon de la Sota eta beste ontzi-jabe batzuek sortu zuten “Compañia Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques” izeneko enpresa, 1900. urtean. 90.000 m2-ko azalera zuen lantokiak eta itsasadarraren ezkerraldean kokatzen zen. Gaur egun, Euskalduna Jauregia, Euskalduna zubia eta Bilboko Itsasadar museoa daude bertan.

 

1969an beste bi ontziolekin elkartu zen eta “Astilleros Españoles” sortu zuten. 80ko hamarkadan, Espaniak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzean, ontziolak birmoldatzearen lanean barneratu ziren hiru enpresek, eta “Euskalduna Ontziola” ixteko ideia zabaldu zuten. Bilboko historian momentu garrantzitsua izan zen hau, izugarrizko polemika ekarri zuelako, eta bertan lan egiten zuten 2.500 langileak altxatu ziren itxieraren aurka borrokatzeko. 1984an itxiera saihestezina gertatu zen.

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page