top of page

Iraganeko eraikin esanguratsuenak:

SAKATU IRUDIETAN!

Antzinako Bilbo

 

Bilbo hiria 1300. urtean eratu zen. Hiriaren sorreraren aurrekoak aztertuz, 1200. urterarte jo daiteke atzera. Urte horretan, Gaztelak Bizkaia konkistatu zuen, eta beraz, Bilbo bere esku geratu zen. Urteak aurrera joan ziren, eta 1300. urterako, Bilbok jada harresiz bildutako erdigunea zuen eta baita hainbat dorretxe ere. Urte horretako ekainaren 15ean, Diego Lopez Harokoak hiribildu izendatu zuen Bilbo, eta Logroñoko Foruak ezari zitzaizkion. Hori jo daiteke Bilboko sorrerako momentutzat.

 

Gutxinaka gutxinaka hazi zen hiribildua. Hasieran 3 kale baino ez ziren, Goienkale, Artekale eta Dendarikale; baina geroago 7 izatera pasa zen, gaur egun “zazpikale” bezala ezagutzen dugun zonaldea. Biztanleria ere nabarmen hazi zen. Bere kokalekuagatik, hiriak garrantzia hartu zuen. Askoz geroago, 1872. urtean, zabalgune baterako plana egin zen Severino Atxukarro arkitektoaren eskutik, Bilbo zabaldu eta hedatzeko.

 

Hiri industrial eta komertziala izan da hasieratik, bereziki Kantauriar erlaitzean. Gaztelako Koroak hainbat pribilegio eskaini dizkio Bilbori historian zehar, eta horrek eragin zuen portu-aktibitate handia izatea, Gaztelako artilea esportatzeko erabilia.

 

Krisialdiak ere izan ditu hiriak. Lehena 1553ko uholdea izan zen. 40 urte geroago, zoritxarrez, beste uholde handi batek hiria jo zuen. Beste ezbehar bat 1571ko sutea izan zen, non ia etxe guztiak erre ziren eta zutik 6 dorretxe eta elizak baino ez ziren geratu. Suntsiketa hauek, 1598ko izurritearekin batera, egoera ekonomikoa eta soziala asko larritu zuten. 

 

XVII. mendea ere zaila izan zen. “Gatzaren Matxinada” deiturikoa gertatu zen, bilbotarrak Gaztelaren aurka altxatu zirenean hauek gatzaren gaineko zerga Bizkaian ezartzean.

 

Geroago, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran industria nabarmendu zen hirian. Hainbat fabrika Bilbon kokatu ziren eta hiriari maila ekonomiko altua eman zioten hauek. Biztanleen ehuneko esanguratsu bat ere lantegietan lan egiten zuen, eta kanpotik ere etortzen ziren lana erraz aurkitzen zelakoan. Hiria bigarren sektorekoa izatera pasatu zen. Ez hori bakarrik, Bilbo Espainiako bigarren gunerik industrializatuena bihurtu zen, Bartzelonaren atzetik.

 

Gaur egun, ordea, zerbitzu sektorea da nagusi. 1975eko krisialdi gogorraren eta 83ko uholdeen ondoren Bilbok aldaketa izugarria jaso zuen, bai estetikoki, bai sozialki eta bai ekonomikoki, hiri moderno eta kosmopolita bihurtu arte.  

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page