
1300-2014
Bidaia denboran barrena
Alhóndiga
Bilboko Alhóndiga ere hiriburuaren azken urteetako aldaketa nagusien iturburua izan da. 1909an bukatu zuen Ricardo Bastida bilbotarrak. Mugimendu artistikoa modernista izan du hasieratik baina sute baten 1919. urtean garaiko ardo biltegiaren oraina eta etorkizuna gelditu zituen. 80. hamarkadan pentsatua izan zen Jorge Oteizak proiektua burututa eraikin kulturala berriztatu ahalko zutela. Azkenean 2001etik 2010erako berriztapena Philippe Starck arkiteko frantziarrak gidatu zuen. Gaur egun Alhóndiga Bilboko hirugarren sektorearen adibide da.
43000 metrotako zabalgunea du Alhóndigak eta 43 zutabek mantentzen dute eraikina. Udaletxeak apostu hau egiteko 75 milioi euro inbertitu behar izan zituen. Zentroaren eskaintzak hainbatekoak dira: 8 zinema gela, liburutegia, gimnasioa, igerilekua, esposaketa guneak, jatetxeak eta parking-a.
Eraberritzetik publikoak gustukoen izan dituen aldaketak bi dira. Lehenengoa Alhódigan sartzean dagoen Eguzki panela, zeinek sarrera argiztatzen duen eta bigarrena gorantza begiratzean igerilekua ikusten dela, lurra kristalezkoa da eta. Ariketarik ezagunena eta Bilbon lehenengoetarikoa izan da aquagym, uretan bizikleta estatikoa egiten da kaloriak galtzeko, ariketa aerobikoak egiteko eta tenperaturaren erregulartasuna (izerdirik ez) mantentzeko.
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |