top of page

BILBO

Atzo eta gaur

Datu batzuk:

Herrialdea: Bizkaia
Erkidegoa: EAE
Biztanle kopurua: 347.769
Eremua: 41´26 k2
Posta kodea: 48001-48015
 

Mapa:

Egileak:

Ander Agirregabiria
Ainhoa Iglesia
Kazetaritzako ikasleak EHUn
Arrigorriaga, Bizkaia
  • Facebook Metallic
  • Twitter Metallic
  • Google Metallic

Hiru pertsonen adierazpenak jaso ditugu euren Bilboren inguruko iritzia jakiteko. Zoaz zuzenean elkarrizketak ikustera!

Bilbo, diseinuaren errege

Arktitektura modernoa eta langileriaren prestakuntza izan dira izendapena lortzeko hiribilduaren aldeko zergaitiak

Unescok Bilbo hiriburua izendatu du 2014ko “Diseinuaren Hiria” bezala.  Erakundeak 2004tik “Sormen hiriburu”-en zerrenda egiten du eta urtero hiri batzuk aukeratzen ditu zazpi arlotan bereizteagatik: musika, literatura, zinemagintza, eskulangintza, arte digitala, sukaldaritza eta diseinua. Bilbo esandako zerrendan atxikitzea Bilboko Udaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposatu zuten urtarrilean. Abenduan, haziek fruitua loratu dute.

 

Diseinu eta arkitektura moderno kutsuko pasaia kulturala, diseinuaren industriarako gaitasuna eta langileriaren prestakuntza izan dira Bilboren hautagaitzarako argudioak. Antzeko arrazoiengatik aukeratuak izan ziren Berlin, Buenos Aires, Pekin, Montreal edo Helsinki, besteen artean. Hainbat izan dira Bilbok azken urteetan eskuratu dituen izenpenak. Bilbotarren gogoetan oraindik jarraitzen du Iñaki Azkunaren Munduko Alkatearen Saria 2012 eta  Access City Award 2013 Europear bereizketak.

 

%6,5 turismo igoera izan duen hiriak kritika baikorrak eskuratu ditu azken garaian. “Hirugarren sektorean murgiltzea” eta “kulturalki Euskal Herriaren lidergotzan egotea” dira Bilbon bizi edo egon direnek adierazten dutena TripAdvisor webgunean. Imanol Villa historialariak aldaketa izugarria izan dela esan du, eta bilbotarren "arrokeriak" zerikusia izan duela: “Harrotasun puntu bat dute bilbotarrek, eta horrek aurrera ateratzen lagundu dio hiriari”. Domine hoteleko gobernanta den Charo Belmonteren ustetan Guggenheim-a ez ezik, hiriko jendeak eta giroak turismoa erakartzen dute. “Janaria, edaria eta giroa dira batez ere kanpotarrak erakartzen dituztenak. Pintxo-en kontua ere gero eta gehiago ezagutzen da”, azaldu du Belmontek.

 

Atzean gelditu dira Euskalduna Ontziola eta enpresa astunen urteak. Dagoeneko abiatu da ibilbide berria Bilbon nazioarteko ezagutza erdiesteko eta kultura edo aisialdia sustatuta egoteko ekonomia hiri batean. Zein izango ote da ibilbide honen hurrengo geldiunea? 

Kontaktua

Zure datuak bidali dira!

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page