
1300-2014
Bidaia denboran barrena
Eraberritzeko auzoak
Bilbok azken urteetan metodologia aldaketa bat bizi izan du. Hiri industrial bat izatetik hirugarren sektorean barneratuta egotera igaro da. Gran Vía, Abandoibarra, Indautxu…hainbat dira Bilbo hiribilduaren garapenean berriztatu diren auzoak. Hala ere oraindik badaude aldatzen bidean dauden auzo eta barrutiak ere.
Bilbon gaur egun 8 distritu daude: Deusto, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Recalde eta Basurto-Zorrotza. Lehenengoaren kasuan eta unibertsitatearen eta aurreko Abandoibarraren eraginez egon da eguneratuta. Abandoren kasuan barrutiak Isozaki Atearen zonaldea bereganatzen duenez eta Indautxuko auzoa eta bertako hotelak daudenez barneratuta Bilboren puntako tokitzak jotzen dute askok.
Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Recalde eta Basurto-Zorrotzaren egoera bestelakoa da. Ez dira hiribilduaren erdian kokatzen eta turismoari begira ez dira nukleotzat hartzen hotelak eta museoak erosketa-eremuak dauden tokian daudelako. Garraio publikoen maiztasuna murriztuagoa da Bilboren erdigunetik bananduago daudelako. Uribarrin adibidez metroaren proiektua 2012rakoa zen eta azken berriek 2017a dute jomuga hurbilen.
Hirigintzan eta eraikinen formatuan ez da sei barrutitan aldaketa sakonik bizi izan azken urteetan. Etxebizitzek bertan diraute baina eraberritze barik. Azken hilabeteetan jakin da Zorrotzako zonaldea uharte bilakatzeko proiektua martxan dagoela eta horrela industrializazio garaitik mugitu ez ziren enpresak desagertzeko.
Azken eraikuntza planak San Mamés eta Sabino Aranan egon dira finkatuta. Hori da Bilboko hedatutako auzoetako hainbat pertsonek eskatu dutenak. Inork ez ditzala ahaztu eta gogora dezatela beraiek ere Bilbo direla.