
1300-2014
Bidaia denboran barrena
Guggenheim Museoa
Bilbo hiriaren aldaketa modernizaziora eta hirugarren sektorera Guggenheim museoari
lotu behar zaio. 1997ko urriaren 18an zabaldu zituen lehenengo aldiz ateak bost urteko
proiektua izan ostean. Museoaren arkitektoa Frank Gehry izan zen.
Bizkaiko hiriburuak itxura aldaketa bat zeukan jomuga eta kultura bezalako zerbitzuetan egin zen apostu. 1992. urtean, Frank Gehry arkitektoa gonbidatua izan zen Bilbora Guggenheim-a egiteko eskeintzen zitzaion tokia ezagutzeko. Kokalekua Moyua Plazatik hurbil zegoen eta Gehryk ez zuen onartu. Museoaren ideia galtzear zegoenean, arkitektoa gonbidatua izan zen Artxandara, Bilboko goi aldeko belargunera, eta hango hiriaren ikusmira osoa edukita Guggenheim museoa gaur egun dagoen tokian finkatzea erabaki zuen. Ordudanik, Gehryren eraikuntza izan da Bilboko turismoaren adierazle. Azken urtean, adibidez, Guggenheim-ak 931015 bisitari izan zituen.
Eraikinaren itxura aztertuz gero, Bilboko itsasadar ondoan dagoen itsasontzi batekin aurkitzen da turista zein bilbotarra. Hainbatetan adierazi da Guggenheim-ak ez duela laua den alderik eta osotasunean kurbez eraturikoa dela. Museoa egiteko erabili ziren produktuak izan ziren gehien bat titaneoa eta kareharria. Azken hau Huéscarren lortu zen, Granada probintzian. Guggenheim-a ezkerraldean badago ere, aurrean duen Deustoko Unibertsitatearekiko koloreen tonuak errespetatu nahi izan ziren ez edukitzeko kontrasterik. Museoaren artea konstruktibismoaren aurkakoa dela esan da, Frank Gehry arkitektoak bere lanetan erabiltzen duena. Adibide, Weisman arteko Museoa edota Los Angeleseko Walt Disneyren kontzertu aretoa.
Eraikuntzak dituen inguruko oinarrien artean, La Salve zubia dago, Ciudad Jardín eta Uribarri auzoak museoarekin lotzen dituena, Abandoibarra zonalde berria eta ezagun den Puppy txakurra. Puppy 1992.an sortu zuen Jeff Koons artista amerikarrak eta Whest Highland White Terrier (Westy) arraza mota irudikatu zuen. Txakurkumearen zizelkaritza Bilboko ikusgarrienetariko bat bilakatu da bisitariek diotenez Puppy lorez osatuta dagoelako. Haren anaia Connecticut-an dago.
Museoak jasotako gehiengoaren iritzi eta kritikak onak izan dira. Hala ere askok oraindik dute gogoan Eusko Jaurlaritzak eman izana diru guztia Kultura sailetik eta ez Industriatik. Gaur egun, Guggenheim-ek eta Bilboko Arte Ederretako Museoak dituzte urteko erakusketa izendunenak.
![]() Puppy eta bere etxea, Guggenheim-a | ![]() Bilboko Guggenheim Museoa | ![]() Puppy-ren argazkia |
---|---|---|
![]() Guggenheim-a eta ondoko armiarma | ![]() Puppy osatzen duten lore ezberdinak | ![]() Museoa gauez |
