top of page

Zubizuri

 

Bilboko Zubizuri edo Campo Volantíneko oinezkoen zubia da hiribilduko sormen

aipatuenetariko bat turisten eta bilbotarrentzat. Castaños auzoa eta Uribitarte

lotzen ditu eta Nervioi ibaiaren (Bilboko itsasadarra) gainetik igarotzen da. Metal

eta kristalez egindako zubiak kolore zuria du osogai bakar eta zubia gurutzatzeko

eskailerak zein arrapalak daude.

 

Santiago Calatrava arkitekoak zazpi urtez (1990-1997) egin zuen Zubizuri azkenean estreinatu zen arte. Sormen hau hirigintza sektoreari dagokio eta ez hirugarren sektoreari, esana izan dena hainbatetan beste eraikuntzekin. Calatravaren lanari kritikak lotzen zaizkio. Jendarteak zubiaren edertasuna onartzen du baina zenbait dira pertsonak kexak adierazi dituzten pertsonak Zubizuriren labankortasunagaitik eta euriteek sor ditzaketen arazoengaitik. Hori dela kausa Bilboko udaletxearen azken erabakietariko bat izan da oinezkoentzako tapiz beltz bat luzatzea, lurra zapaltzean inor ez irristatzeko.

 

                                            Calatrava berak ere arazoak izan zituen Bilboko udaletxearekin 2006an Arata Isozaki arkitekoak eginiko Isozaki                                                 Ateagaitik. Udaletxeak eskatu zion Isozakiri hark eginiko eraikuntza Zubizurirekin elkartzeko bigarren aldapa                                                     batekin. Santiago Calatravak bere eritzia kontuan ez zela eduki argudiatuta Iñaki Azkuna eta bere gobernu                                                             taldea salatu zituen. Salaketan 3 milioi eurotako kalte-ordainketa eskatu zuen Calatravak baina azken                                                                     sententziak 30000 eurotako izuna egokitu zion udaletxeari. Diru hori Bilboko Misericordia Etxeari ematea                                                           erabaki zuen arkitekto Valentziarrak.

 

                                            Eztabaida handia egon bada ere Zubizuriren inguruan, 1997. urtetik Bilbo markaren adierazle egin da Frank                                                         Gehryren Guggenheim Museoarekin urtea partekatuz. 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page