top of page

San Mamés (2013)

 

San Mamés Bilboko leku ospetsuena ez bada, ospetsuenetarikoen zerrendan dago. Bertan Bilboko Athletikek jokatzen du futbolean eta bere berritasunagaitik eta ikusgarritasunagaitik hiriburuaren adierazle egin da.

 

1998. urteko talde zurigorriak 2013rarte izan zuen San Mamés zelaia, ehun urteko bizitza zeukana eta Athletiken ikusle nagusi bihurtu zena. Hala ere, 2010eko ekainaren 25ean hasi zen César Azkaratek burutzen zuen proiektua Bilboko taldeari zelai berria eta handiagoa eskeintzeko. Estadio berriak bi inaugurazio izan zituen, San Mamésen %75ª eginda zegoenean 2013ko irailaren 16an eta bere osotasunean 2014ko abuztuaren 15ean Champions Leaguen sartzeko kanporaketa fasea zela kausa.

 

Athletiken gotorleku berriak 21000 kilometro karratutako lur hedadura dauka eta Bilboko taldearen norgehiagokak ikusteko 53289 aulki egin dira. Eztabaidak sortu ditu 173 000 000 eurotako proiektua Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Diputazioak eta abarrek finantzatu izana gizartearen euskotarraren diruarekin egin delako. Dirua eta kostua alde batera utzita, San Mamések dagoeneko ez du futbola bakarrik eskeintzen, bestelako zerbitzuak ere baditu Bilboren zerbitzu sektoreko ibilbidea hartuta.

 

Lau aldaleku daude, 40 bulego, Athletiken denda ofiziala, Museoa talde zurigorriari lotua eta mailako jatetxea. Kanpotik futbolerako estadioa dela bakarrik ikusten bada ere, Eusko Jaurlaritzak prestatu zuen proiektu honetarako atletismorako instalazioak egotea pertiga saltoetarako eta pisua altxatzeko; bi zentro ere egin dira kirol osasun eta berrikuntzarako. Azkenengo atalean kiroldegia dago gimnasioa, igerilekua, fitness-gunea eta bestelakoekin.

 

Zelaia bera eginda dago baina oraingoz instalazioen osotasuna bukatuta dagoenaren berririk ez da egon. Bilbotik zein Bizkaiatik bertaratzeko Metroa, autobús lineak, RENFE, EuskoTren, Tranvía eta taxiak daude. San Mamés bilakatu da azken garaiko Bilboko berridartzearen iturria. 

San Mamés (2013)
Hots zurigorriak
Athletic Club
Taldearen sentimena
Athleticzaleak gola ospatzen

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page