
1300-2014
Bidaia denboran barrena
![]() Antzokia aldatu aurretik | ![]() Campos Eliseos eraberritu ostean |
---|
Campos Eliseos Antzokia
Campos Eliseos Antzokia Bilboko estreinaldi musikal eta antzerkiari loturiko ekitaldien topagunea da. Bertendona kalean dago kokatuta eta 1902an izan zen sortua. 2010. urtean erabaki zen Antzokia Zaharberritzea eta ordudanik teknikoki estatu mailako Antzokirik onena dela esan da.
1902an Alfredo Acebal eta Jean Batiste Darroquy arkitektoek eman zioten hasiera garaiko Arteria Teatro Campos Eliseos Antzokia zenari. Itxura eta arte mugimendu modernista-eklektikoa eduki zuen. Adierazle Daniel Zuloaga eibartarraren zeramikak izan ziren, Antzokia “art nouveau”-rekin harremanduta egon baitzen. Campos Eliseosek, 2010ean berriztatua izan arte zenbait aldaketa eta gertakari bizi izan zituen. 1920an Félix Agüerok sarrerako eskailera berri bat egin zuen, 1943an Manuel Cabanyes-ek moldatuko zuena. Garatzen bidean zegoen Antzokian 1978an ETA militarraren bonba baten estanda gertatu zen eta atzerapen ekonomikoak sortu zituen. 90. hamarraldian, Bilboko Orkestra Sinfonikoko sedea bihurtu zen eta urte bat beranduago Bilboko Udaletxearen kontrolpean gelditu zen.
112 urte dituen antzoki honek aldaketa sakona 2010 izan zuen, bizipen eta oroigarrien ostean. Egungo eraikinak mantendu ditu aitzindariak ziren objektuak baina alboratu ditu baliozkoak ez ziren edota funtzionamendurik ez zutenak. Oraingo egoera 805 pertsonentzako antzoki batena da, besaulkiak kenduta 1120 pertsona edukitzera hel daitekeena. TRAMART denda bat dago bertan eta baita kafetegi bat ere. Campos Eliseosek gainera multimedia ikuskizunak ere bertaratzeko aukera eskeintzen du, uneko antzezlanek istorioaren oinarri bezala beharko balute.
Bertendona kaleko eraikuntzak zazpi pisu ditu. Hall-a, sarrera, eraberritua izan zenetik horma zuriak eta zutabe marroiak gailentzen dira. Sotoa ere badago Campos Eliseos Antzokian biltegi funtzioa edukitzeko eta artistak janzteko. Antzoki honen bitxikeria SGAE (Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorra) administratzaile nagusia dela da, Elkartea bera izanik urteetan zehar Antzokiaren aldaketa arkitektonikoa eskatu duena.