top of page

Erriberako Merkatua

 

Erriberako Merkatua Bilbon San Antón eleizaren ondoan kokatzen

den merkatua da, itsasadarraren eskumaldean. 10000 metro karra-

tutako lur hedadura duenez eta eraikin bat den aldetik Europako

merkatu itxi handiena da. Hiru solairuz dago osatuta: Behealdean

arrainak eta itsaskia kokatzen da, lehenengo solairuan haragiari

lotutako urdaitegiak eta abarrak daude eta bigarren eta azken

solairuan fruta eta barazkiak eskuragarri.

 

Merkatu honen sorrera XIV. Mendeari dagokio, Emiliano de Arriagak adierazi zuenez “Bilboko zentro neuralgikoa” zelako, hau da, denetariko merkatu bat nahi zuen zeinek edonoren gusto eta nahiak ase zitzazkeen. 1870. urtean Erriberako merkatua guztiz itxita (sabaia barne) eguraldi aldaketek ez eragiteko produktuaren kalitatean.  Handik gutxira, 1928an merkatu berri bat aukeratu zen eraikitzea postuak eta lehengaiak gehitzeko. Inauguraziora garaiko estatuko gobernuko Primo de Rivera diktadorea eta haren ordezkariak bertaratu ziren Bilbora.

 

Hamarraldiz hamarraldi bizipen ezberdinak izan ditu Erriberako Merkatuak administrazioa udaletxearen eta saltzaileen kontrolean egon delako garaiaren arabera. Gainera, merkatuaren oinarri arkitektonikoen art deko-ren arima dutela esan ohi da. 2010. urtea izan zen aukeratutakoa Bilboko merkatu nagusienari azterketa bat egiteko. Emaitzak onak izan ziren, merkatuaren oinarrien osasuna egokia zen baina eraberritzea gomendatu zitzaion Bilboko udaletxeari. Horrela urte bereko abenduaren 9an hasi zen berriztapen lehen fasea Emilio Puertas arkitektoa gidatua.

 

Egungo egoera freskoagoa dela deritzote kontsumitzaileek, lehengo urre kolorea zuri eta gorriagaitik aldatu direlako. Erriberako merkatuan barrena eguzkiak indarra lortu du eraikinak kristalguneak gehitu dituelako eta dinamika modernista bereganatu duelako. 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page