
1300-2014
Bidaia denboran barrena

BBVAren Dorrea
Bizkaia Bankuaren dorrea ere deitua, Euskal Herriko eta Bilboko eraikinik altuena izan da beste batzuk gainditu arte. On Diego Lopez Haroko kale nagusiak kokatzen da, “Plaza biribilean” eta Abandoko tren geltokitik hurbil. 1968. urtean eraiki zen, arkitekto talde zabal baten esku, hala nola, Enrique Casanueva edo Jose María Chapa.
22 solairu eta 85 metroko altuera dauka, 3.100m2-ko orube batean. Esan bezala, Euskal Herriko eraikinik altuena izan zen bere sorreratik BEC Dorreak 2006. Urtean gainditu zuen arte. Bilboko eraikinik garaiena ere izan 1968tik 2009ra, urte horretan Iberdrola dorrea eraiki zelako, 22 solairu baina 91 metroekin.
Garaieraz gain, eraikin honen garrantzia Bilboko historian atentatu batekin lotuta dago. Izan ere, 1983ko otsailean ETAk lehergailu bat jarri zuen eraikinaren lehen solairuan, bankuko hiru langile hiltzen.