
1300-2014
Bidaia denboran barrena
Abandoibarra
Abandoibarra Uribitarteko auzoa bukatzen eta Sabino Aranaren kalea hasten deneko zonaldea da. Bere izena Abando+ibar da, Abando kokatzen den auzoari dagokio eta ibar Bilboko itsasadarrarekin duen hurbiltasuna lotzen zaio.
Abandoibarrako lurraldea, Euskalduna Jauregiarekin gertatzen den bezala, Euskalduna ontziola enpresak hartzen zuen, Bilbo industria astuneko sailean Euskal Herriko eta estatuko aitziendarietako bat izan zen eta. Berton ere aurkitzen duren RENFEren biltegiak. Industriak ingurugiroan sortutako min soziala eta ekonomikoa esanguratsua izan zen eta udaletxeak Bilboren eraldaketa abian jarri zuen. Horretarako Abandoibarraren “jantzia” aldatu behar zen. Azken 15 urteotan jazo dira zonaldeko eraberritze nagusiak eta egun korrika egiteko, bizikletan ibiltzeko edota txakurrarekin paseo bat emateko lur-eremua bihurtu da. Guggenheim museotik aurrera gainera zuhaitz tropikalak daude landatuta bertako lorategi botanikoari aukerak gehitzeko. Umeentzako solasaldi jolastokiak ireki dira eta Doña Casilda ahateen parkeak garrantzia eta turisten arreta lortu du.
Bilboko zonalde berri honek zabalera handia du. Hori dela eta hurrengo eraikin eta guneak han ageri dira: Isozaki Atea, Zubizuri zubia, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitateko Liburutegia, Euskadi Plaza, Ferrater etxebizitzak, Etxargi eraikina, Meliá Bilbao hotela, Iberdrola Dorrela, Leiozaola lehendakariaren etxebizitzak, Artklass eraikina, EHUko Bizkaia Areto elkargunea Euskalduna Jauregia etab. Zerbitzu publikoen partetik lau geldiunetan hedatzen da Abandoibarra: Uribitarte, Guggenheim, Abandoibarra eta Euskalduna
Denbora eta Bilbo hiriaren aldaketetik, turismorako puntu ikuskatuenetariko bat da.



Astilleros Euskaldunaren irudia da hau. Gaur egun, berton lehen esandako Euskalduna Jauregia kokatzen da. Abandoibarrak Jauregitik Guggenheim museoraino dagoen tartea hartzen du