
1300-2014
Bidaia denboran barrena
Ez da estilo arkitektonikoa alde batera utzi behar, ordea. XVI. mendean eraiki zen estilo gotikoan, Sancho Martínez de Arego-ren eskutik. Zehatzago, 1511. urtean hasi ziren lanak baina 1621. urterarte ez ziren bukatu. Hortaz, mende bat iraun zuen eraikitze prozesuak, eta hasierako estilo gotikoa ahultzen joan zen, azkenean portada nagusia estilo errenazentista izan arte. Hiru nabeko eraikina da, gurutzadurarik gabekoa.
1835ean, Lehen Karlistadan, fatxada eta dorrea suntsituak izan ziren. Hauek berreskuratu eta berriak egiteko proiektuaz José María Basterra arduratu zen, 1902 eta 1907 artean. Berritze honetan erretaula gotikoa isabelinora aldatu zuten. Bitartean sakristia ere egin zen, 1900-1903 artean. 90 urte beranduago, 1993. urtean, lehen saneamendu lanak egin ziren. Harria berriztu eta erlojua eta kanpaiak ezarri ziren; emaitza, gaur egun dugun basilika.











Begoñako Basilika
Basilika hau Bilbon dagoen Begoñako Ama Birjinaren (eta 1903tik Bizkaiko patroiaren) santuarioa da. Santuarioz gain, basilika eta parrokia ere bada. Bilbotarrek lotura zuzena dute honekin, eta abuztuaren 15ean eta urriaren 11n bertaratzen dira “Jasokunde eguna” eta “Amatxuren eguna” ospatzeko, hurrenez hurren.