top of page

“Estación del Norte”-ri dagokionez, aurrekoaren gainean dagoena da, hau da, kale bat gorago. Gaur egun “Estación de Abando Indalecio Prieto” deitzen da eta Bilboko tren geltoki nagusia da. Abando auzoan kokatuta dago, Plaza Biribilean.

 

1863an egin zen Bilbao-Orduña tren lerroa, eta horregatik,  Abandoko geltokia egitea erabaki zen. Honen arduraduna Charles Blacker Vignoles izan zen, geltokiari kutsu ingeles bat eman ziona. 1865ean ordainketa-etenduran deklaratu zen eta Bilboko Bankua bere zorrak ordaindu zituen. Aznekenan,  RENFE enpresak 1948an geltokiaren berriketa eskatu zuen eta bere jabe egin zen. Alfonso Fungairiño izan zen egilea. 1983ko uholdeen ostean, beste berrikuntza bat jaso zuen.

 

Eraikinaren  nagusitasuna barruan dagoen beirate polikromatuan oinarritzen da. Irun-eko beira-artisten artelana da eta 15 metroko zabalera eta eta 10 metroko altuera du. Fatxada estilo klasizistakoa da eta elementu eklektikoak ere baditu, portoia bezala.

Tren geltokiak

 

Bilboko bi tren geltoki nagusiak “Concordia geltokia” eta “Estación del Norte” edo “Abandoko Indalecio Prieto geltokia” dira.

 

"Concordia geltokia" 1902an eraiki zen Valentin Gorbeña eta Severino Atxukarroren esku. Hau sortzeko ideia Bilboko zabalkundearen proiektutik abiarazi zen. Santanderko geltokia ere deitua, gaur egun Adif enpresa publikoari dagokio, FEVE enpresa iaz desagertu ondoren. Eraikina Bailen kalean kokatuta dago, itsasadarraren ondoan eta garaiko hiriaren erdialdearen aurrean, Zazpikaleak, alegia.

 

2007. urtean geltokia zaharberritu zen, arau berriak atera zirelako eta trafiko berrira egokitzeko. Orain distantzia ertaineko eta luzeko zerbitzuak daude, bai eta erakusketak, hitzaldiak eta beste ekitaldi motak.

 

Arkitekturari dagokionez, nahiko eraikin modernista da. Bere ezaugarririk nabarmenenea fatxadako arrosa-leihoa da.  Garai horretan ingeniari eta arkitektoek bidaiatzen hasi ziren, beste hiriburu batzuetan zer egiten zen ikusteko eta Bilbora ekartzeko. Geltoki hau Pariseko Art Decó mugimenduaren emaitza da. Era berean, Belle Époque aroan kokatu daiteke.

 

 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page