top of page
Isozaki Atea

Isozaki Atea

Altuenak diren eraikinak, esanguratsuenak

Dorreetan etxea

Dorreetan etxea

Ikusmira ezberdinak

Ikusmira ezberdinak

Airetik ikusita

Airetik ikusita

Isozaki Pasarela

Isozaki Pasarela

Santiago Calatravak salatu zuen Zubizuriarekiko gehikuntza. Gaur egun honexek jarraitzen du izaten errealitate

Isozaki Atea eta Zubizuri

Isozaki Atea eta Zubizuri

Hainbestek eztabaida egon ondoren, hirurek Bilboren lagun izaten jarraitzen dute

Isozaki Atea

 

Isozaki Atea 2006. urtean Arata Isozaki arkitekto japoniarrak eta Iñaki Aurrekoetxea bilbotarrak bideratu zuten proiektu zabal bat izan zen. Proiektu honek, askotan esaten ez bada ere, zazpi eraikinez osoturiko barrutia da eta Abandoko auzoan du kokaleku.

 

Isozaki dorreak dira gehien ikusten diren eraikinak 82 metrotako altuera dutelako eta 23 pisu. Hauek Uribitarte pasalekuaren atzean daude finkatuta eta itsasadarra dute ikusmira. Beste bost eraikinek tamainu murriztuagoa dute eta 6-8 solairutakoak dira. Isozaki ateak 84000 metro karratutako azalera dauka eta bertatik 8200 m2 komertziari, hirugarren sektoreari daude lotuta. 317 etxe daude eta etxebizitza bakoitzaren prezioa 400000 eta 800000 eurotako tartean dagoela kalkulatzen da. Hirigintzako egitasmo honetan dute sedea Eusko Ikaskuntzak, Herrien Europa Institutuak eta Unesco Etxeak.

 

Kristala, beira eta harri otzanduz osatutako 7 eraikinak eztabaidak sortu dituzte bi kontu azpimarratu zaizkio eta. Lehenengoa etxebizitzen hormei dagokie. Zenbaitetan egon den giza zurrumurruak esan ohi du bertan gortinak, koadroak eta argazkiak ezin direla zintzilikatu kanpoko egokiera eta irudiarekin apurtzen delako. Hala ere, bigarren eztabaidak eritzi eta erreakzio gehiago sortu ditu. Isozaki dorreen altuera eta eskailera kopurua dela kausa, Bilboko udaletxeak Arata Isozakiri eskatu zion haren proiektuan pasabide bat gehitzeko Zubizuriri, Santiago Calatravaren ustea kontuan eduki barik. Azkenean eta jakin zenez, epaiketa batek zehaztu zuen udaletxeari atxikitzen zitzaion izuna bazela 30000 eurotakoa aurreko lan artistiko bati aldaketa bat egiteagaitik sortzailearekin ezer galdetu aurretik.

 

Egun, Isozaki Atea Bilboko auzoa aipatua da estaldura arkitektonikoagaitik eta inguruko dimentsioak bereganatzeagaitik. Garai bateko BBVA eraikina Isozaki eta Iberdrola dorreek gainditu dute eta hiribilduake egin du azken urteetan apostu modernismo mugimendu artistikoan, azalera eta kurbadura zehaztuekin eta koloreen kontrastearekin. 

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page