top of page

Iberdrola Dorrea

 

Iberdrola dorrea Bilboko etxe-orratz altuena da. Luzeran 165 metro dituen eraikin honen prozesua 2007ko martxoaren 19an hasi eta 2011an bukatu zen. Arkitektoa César Pelli ospetsua izan zen. Pelliren izena azpimarratutakoa dago lanbidean zenbait zeru-harraskari egin dituelako. Honen adibide dira Madrilgo kristalezko dorrea (249,5 metro) eta Kuala Lumpurreko Petronasen dorreak (452 metro).

 

2012ko otsailak 21ek izan zuen Iberdrola Dorrearen inaugurazioa, une horretako estatuko errege zen Juan Carlos I. lekuko izanik. Ordudanik eraikuntza Bilboko adierazgarrienetarikoa bilakatu da dituen ezaugarriengaitik. Dorrea osatzen dute 41 pisuk eta 22 igogailuk. Elektrizitate enpresa euskotarrak, Iberdrolak, lehenengo 10 solairuak hartu ditu sedea finkatzeko eta hurrengo 31ak alokairuan dauden guneak dira. Dorrearen jabe gorena Iberdrola bada ere, hasierako jabetza osotik %33ª BBKri saldu diote.

 

Oraingo egoera hau izanda, alboratuta gelditu da dagoeneko zeuden beste zenbait proiektu dorreari dagokionez. Hasiera batean esan zen Ibredrola dorreko lehenengo sei pisuak Abba Hotel kateak erosiko zuela. Beranduago Real Madrilgo presidente den Florentino Pérezek Iberdrola eta dorre osoa erosteko prest zegoela ere izan zen zurrumurru. Egun, ez da bietako kasurik eman.

 

Dorreak hiru bitxikeria edo zehazteko atal ditu. César Pelli, eraikuntzaren arkitektoa, aurreko proiektu baterako aukeratua izan zen. Torre Foral zeritzon proiektua aurrera atera izan balitz ez zitekeen Ibredrolaren sederik egongo, gutxienez, egun gertatzen den bezala. Hala ere, aitzindari zen Torre Foral plangintza gelditu zen kostuen handitasunagaitik. Azken bi zehazgune dorrearekin lotuta daude, goi aldean heliportu bat dagoelako eta bertoko sarrera hosto baten bukaera delako, buztana. Heliportutik beherantz begiratuta Ibredrola dorreak bere logotipoari egiten dio erreferentzia eta eraikina bera hostoa den bitartean sarrera hostoaren isatsa da.

Iberdrolako Dorrea Euskadi Plazatik

Iberdrolako Dorrea Euskadi Plazatik

Berton enpresaren sarrera kokatzen da

Dorreko sarrera

Dorreko sarrera

Hosto itxura duen sarrera nagusia da argazkikoa

Iberdrola Dorre itsasadarretik

Iberdrola Dorre itsasadarretik

Ikuspegi honekin Deustuko Unibertsitateko zubia, EHUko Bizkaia Aretoa, Abandoibarra eta Iberdroako Dorrea ikus daitezke

Iberdrola Dorrea airetik ikusita

Iberdrola Dorrea airetik ikusita

Bilboko eraikinik altuena da Iberdrola Dorrea

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page