top of page
Arriaga Antzokia

Arriaga Antzokia

Arriaga Antzokia barrutik

Arriaga Antzokia barrutik

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga Antzokia gauez

Arriaga Antzokia gauez

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga Antzokia antzinean

Arriaga antzokia

 

Antzoki hau hiriko zaharrena da, 1834an sortua, hain zuzen ere. Esan beharra dago, 34an sortutako hori “Hiriko Antzokia” izena zuela eta beste bat zela. Txikiegia zelakoan, 1986an eraikin hori botatzen hasi ziren eta orain ezagutzen duguna 1890. urtean zabaldu zen “Arriaga” izenarekin. Gaur egun, erreferente da Bilboko antzerkiari dagokionez, baina baita dantza, musika edo zinemaldi ikuskizunak antolatzen dira bertan.

 

Joaquin de Rucoba da eraikinaren arkitektoa, baina Arriaga izena darama Juan Crisostomo Arriagaren omenez eraiki zelako. Hau musikagile bilbotar ikaragarria zen, hain ona, ezen “Espainiar Mozart” izenordea jarri zitzaion. Eraikina neo-barrokoa da eta 1200 pertsona jasateko gai da.

 

Hiri osotik aldaketa gehien jasan dituenetarikoa da antzerki hau. 1914ko abenduaren suteak antzerkia errauts bihurtu zuen. Ez zen zauriturik egon, baina kalte ekonomikoak eta kulturalak oso handiak izan ziren. Berria Federico de Ugalde arkitektoak egin zuen, eta berritasun batzuk egon ziren, hala nola, segurtasuna hobetzea.

 

Urteak aurrera joan ziren eta eraikina berriz ere zahartzen joan zen. 1980. urtean udalak zaharberritze proiektu bat martxan jarri zuen. Lanean ari zirela, 1983ko uholdeak heldu ziren eta berriz ere antzokia suntsitu. Berriztapenak aldaketak izan zituen ere, gaur egun ezagutzen duguna izan arte.

© 2014 Ander eta Ainhoa-ren eskutik. Wix.com

bottom of page